Jone Lizarralde Ibabe euskal literatura garaikideari buruzko doktorego-tesia egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. Desiraren konfigurazioak arakatzen dabil azken hamarkadetako obretan, irakurketa feminista bat osatzeko afektuen teoriaren argitan. Askotariko genero literarioak biltzen ditu ikerketa-corpusak, eta diskurtso-mailan eraikitako errepresentazioak diziplinarteko metodologia bidez aztertzeaz gain, artikulazio formalen analisi konparatiboa ere osatzen ari da.
Tesia hasi aurretik hezkuntza alorreko zenbait kongresutan hartu zuen parte. Ikaskuntza-Zerbitzuaren (I+Z) metodologiaren gainean jardun zuen horietan, literatura Bigarren Hezkuntzako bizikidetza auziak konpontzeko baliagarri izan daitekeela argudiatuz.