Lorea Azpeitia Anta
Lorea Azpeitia doktorea da Euskal Literatura eta Kritika Feministaren alorrean eta, egun, EHUko irakaslea da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. Lourdes Otaegi doktoreak zuzendutako Gatazka armatuaren oroimena euskarazko narratiba garaikidean genero ikasketen argitan (EHU, 2024) tesian, emakumezko etakideen genero-irudikapen literarioak aztertu zituen, euskal gatazka armatuaren inguruko diskurtso hegemonikoak auzitan jarriz eta, batez ere, memoriaren kontakizun patriarkala zalantzan jarriz. Tesiak EHUko Arteak eta Giza zientziak alorreko Sari Berezia jaso zuen.
Hainbat ikerketa talde eta proiektutan kolaboratu du, esaterako, Teresa Iribarren katedradunak zuzendutako eta Consell Interuniversitari de Catalunyak finantzatutako “Portal de recursos acadèmics per abordabordcriticament la literatura que representa les violències masclistes” proiektuan. Horretaz gain, harreman estua du Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Feminista Ikerketa Taldearekin (AFIT), esaterako ikerketa talde horretako kideek koordinatutako Sin permiso. Estudios feministas sobre el conflicto armado vasco (Bellaterra, 2025) liburuan parte hartu duelarik.
PROFILAK
ARGITALPEN NABARMENAK
Azpeitia, L. (2025). ¿Quién tiene el poder de narrar?: la disputa por la representación literaria del conflicto. In Esteban, M. L.; Dañobeitia, O. eta Luxan, M., Sin permiso: estudios feministas sobre el conflicto armado vasco (147-168). Bellaterra.
Azpeitia, L. (2025). Emakume militanteak literaturan: euskal eta Ipar Irlandako gatazken arteko zubiak eraikitzen. Fontes Linguae Vasconum, 139, 21-48.
Azpeitia, L. eta Rodriguez, E. (2024). Nuevas voces para el viejo conflicto, viejos conflictos para el nuevo mundo. In Claesson, C., Novela postcrisis en la España plurilingüe (175-215). Edizioni Ca’ Foscari.
Azpeitia, L.(2023). Jenisjoplin: conflictos políticos que atraviesan la identidad de un personaje literario. In Fernándes-Ulloa, T.; Santiago-Guervós, F. J. eta Soler Gallo, M., Cine, literatura y otras artes al servicio de las ideologías (25-34). Peter Lang.
Azpeitia, L. (2023). À quoi ressemble la chambre des écrivaines basques ?. In Debibakas, A. eta Hupel, E., Femmes de(s) lettres minoritaires (221-240). TIR.
Azpeitia, L. (2022). Nire Aitaren etxea deseraikiko dut: generoak familiako harremanen eraikuntzan duen eragina Karmele Jaioren eleberrian. Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca, 27, 115-140.
Azpeitia, L. (2021). Jenisjoplin: gatazka politikoek zeharkatutako nortasun-eraldaketa bat. In Atutxa, I. eta Retolaza, I., Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte: gatazka armatuaren irakurketa feministak (211-229). UEU.
Azpeitia, L. (2021). Nazioa, kultura eta identitatea euskal literaturaren ikuspegitik: Jenisjoplin-en kasua. In Eizagirre, X. eta Zabaleta, I., Pentsamendu bat gure munduari: Joxe Azurmendi Kongresua (45-54). Euskal Herriko Unibertsitatea.

